2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2023ko gehigarria
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2024ko otsailaren 18an bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2023ko epe gehigarriari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2024ko urtarrilaren 18an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2400293