2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2024ko lan egutegia
Altsasuko Udaleko alkateak, 2023ko abenduaren 28an, ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
2023ko abenduaren 28ko Alkatetzaren 2099/2023 Ebazpena, 2024ko Altsasuko Udaleko lan-egutegi orokorrean onesten duena.
Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpenak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).
Horrez gain, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 168/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2024rako; horiek ere ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.
Ebazpen horiek ikusirik, onetsi da Altsasuko udaleko langileendako 2024ko aste barneko jaiegunen lan-egutegia, baita haien lanaldia ere, bat eginez abenduaren 26ko 26/2012 Foru legeak ezarritako urteko zenbateko osoarekin.
Antolakuntza eta Giza Baliabideen Batzordeak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkuran, aztertu zuen udaleko hainbat zerbitzuk bidalitako egutegi-proposamena.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileek 2024an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Ekainaren 29: San Pedro (herriko festa eguna).
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.
3. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da; uztaila eta abuztuko ostiraletan, lanaldia 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 90 minutuak, malgutasunez, 7:30etik 9:00ak arte eta 15:00etatik 16:30era arte. Jendeari arreta egiteko ordutegia 9:00etatik 14:30era izanen da, uztailean eta abuztuan izan ezik, hilabete horietan 9:00etatik 13:45era izanen baita.
–Kirol zerbitzuko kirol teknikariaren ordutegia honako hau izanen da:
- Urtarrilaren 1etik ekainaren 16ra eta irailaren 18tik abenduaren 31ra:
- Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 07:30-14:45.
- Asteazkenetan: 7:30-13:30 eta 17:00-19:30.
- Ekainaren 17tik irailaren 17ra arte: 7:30-15:00. Uztaileko eta abuztuko ostiraletan 7:30-14:00.
–Ludoteka zerbitzuak honako ordutegi hauek izanen ditu:
- Ludotekaria.
- Urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra eta urriaren 2tik abenduaren 31ra:
- Astelehenetan: 8:00-11:30 eta 15:30-20:00.
- Astearte eta ostegunetan: 8:00-12:00 eta 16:45-20:15.
- Asteazkenetan: 7:30- 1:30 eta 15:30-19:00.
- Ostiraletan: 7:30-12:00 eta 15:30-18:30.
- Ekainaren 1etik irailaren 30era, astelehenetik ostiralera: 07:30-15:00.
- Ludotekako laguntzailea.
- Urtarrilaren 8tik maiatzaren 31ra eta irailaren 23tik abenduaren 20ra:
- Astelehenetan: 15:30-18:30.
- Astearte eta ostegunetan: 17:00-20:00.
- Asteazken eta ostiraletan: 15:30-20:00.
4. Kultura, Udaltzaingoa, Haur Eskola, Gazteria (Gaztetxoko) eta Udal Obra eta Zerbitzuak (bideen eta Zelandi ikastetxe publikoaren garbiketa barne) beren egutegi eta ordutegi espezifikoaren arabera arautuko dira, betiere ezarritako urteko gehienezko kopuruaren barruan.
5. Urtarrilaren 2a, uztailaren 26a, abuztuaren 16a eta abenduaren 26a eta 31 ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik.
6. Orobat, baliogabeak izanen dira eta bulegoak itxita egonen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak. Era berean, udal bulegoak itxita egonen dira irailaren 11n, 12an et 13an, herriko jaiak baitira.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Altsasuko Udalaren iragarki-taulan eta web atarian ere.
8. Ebazpen hau sindikatuen ordezkaritzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2023ko urriaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2318609