8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Aldaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Eguesibarko Udalak onetsi zuen aldi baterako enplegua egonkortzeko Eguesibarko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an).

Iruñeko Lan arloko 2. epaitegiaren epaiak 0001095/2022 prozedura arruntean emandako epaiaren bidez aitortu zuen plantilla organikoko 2.4 lanpostua betetzen duen langileak eskubidea duela Eguesibarko Udaleko administrari laguntzailearen postuan lanaldi osoko langile finkoa izateko.

Horrenbestez, ebazpen horren ondorioz Udalaren plantilla organikoko 2.4 lanpostua ez dago hutsik eta ezin izanen da bete 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, argitaratutako deialdiaren bidez. Beraz, aipatu deialditik kenduko da plaza hori.

Horrekin guztiarekin eta aplikatzekoak diren xedapenekin, Eguesibarko Udalak, 2023ko azaroaren 15ean egin Gobernu Batzarraren ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Azaldutako egoerarengatik kentzea Eguesibarko Udaleko plantilla organikotik administrari laguntzailearen 2.4 lanpostua, zeina 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, argitaratutako Eguesibarko Udalaren deialdian baitzegoen, merezimendu-lehiaketa bidez aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan lanpostu huts batzuk betetzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sarrigurenen, 2023ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2316693