8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2625/2023 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena: "2493/2023 Ebazpena, 2023ko azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onetsi egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako OLko teknikari lanpostu bat (A maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia".

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko azaroaren 27an emandako 2493/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako OLko teknikari lanpostu bat (A maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko abenduaren 14an.

Akats bat atzeman da I. eranskinean ageri den merezimenduen baremoan, a) apartatuaren oharretan, V. kidetasun taldean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko azaroaren 27an emandako 2493/2023 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Deialdi horren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako OLko teknikari lanpostu bat (A maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Honela dioen tokian:

"V. taldea

Gidaria

Zerbitzuetako ofiziala

Zerbitzuetako laguntzailea

OLko teknikaria (Euskara)

Ordenantza"

Honela esan behar du:

"V. taldea

Gidaria

Zerbitzuetako ofiziala

Zerbitzuetako laguntzailea

Zerbitzu Orokorrak

Ordenantza"

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 15ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2318458