2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko. Izendapen proposamena
Tafallako Udaltzaingoan aritzeko udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Xabier González Gil eta Amaya Teruel Erausquin proposatu ditu lanpostuak betetzeko, puntu gehien lortu dituzten izangaiak baitira. Deialdia Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2022ko abuztuaren 9an eta 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan (ondoren beste lanpostu bat gehitu zen Alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez eta 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan).
Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2318227