8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoa, merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion Zuzenbideko lizentziadunaren 2 lanpostu salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abenduaren 19koan)

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan onetsitako Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko zuzenbideko lizentziadunen gehienez ere 2 lanpostutara sartzeko prozedura salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez egiteko deialdian, Nekane Agreda Arronizek eta María Milagros LLuva Archillak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten 2023ko azaroaren 15ean Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratutako merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat, interesdunei komunikatzen zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahal dituztela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan, edo aipatutako Legearen 16. artikuluan aurreikusten diren beste edozein bidetatik.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat eskuratu nahi badute, interesdunek Zapatería kaleko 40. zenbakiko 1. solairuan eskatzen ahal dute.

Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Pertsonen Kudeaketako zuzendari orokorra, Olga Gordillo Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L2400115