2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–
23-02121 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko urriaren 6ko ebazpenaren aurkakoa (ebazpenak hezitzailearen 24 lanposturako deialdiaren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten zuen)
Iragarki honen bidez jakinarazten da Amaia Zubeldía Yoldik gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu duela 2023ko urriaren 6an Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko buruaren ebazpenaren aurka. Ebazpenak hezitzailearen 24 lanposturako deialdiaren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten zuen.
Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Zuzendari kudeatzailea, Eunate Ayestarán Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L2318268