2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Udaltzain-agenteak izendatzeko proposamena
Alkatetzaren 2022ko abenduaren 2ko 2022-1429 Ebazpenaren bidez, zeina deialdi bat argitaratu zen, Noain Elortzibarko udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko (2022ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 23an). Orobat, deialdiaren iragarkiaren akats zuzenketa argitaratu zen 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, kalifikazio-epaimahaiak Noain Elortzibarko alkate udalburuari proposatu dio Miguel Angel Ruíz Arbilla (txanda irekia) eta Juan Miguel Cantero Arconada (igoera-txanda) izenda ditzala Noaingo Elortzibarko udaltzain-agente.
Orobat, kalifikazio-epaimahaiak Zangozako Udaleko alkate udalburuari proposatu dio Nicolás Escott Saez (txanda irekia) izenda dezala Zangozako udaltzain-agente, toki-entitate honek horretarako eskubidea baitu Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatuta dagoenaren arabera.
Deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatutako izangaiei 5 egun egun balioduneko epea ematen zaie, izendatu aurretik aurkeztu ditzaten jatorrizko agiri hauek:
Izangai guztiek aurkeztu beharrekoak:
–Nortasun Agiri Nazionala.
–Lanpostua eskuratzeko eskatzen zaien titulu akademikoa.
–B motako eta A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimenak.
Halaber, barne-igoerako txandako izangaiak deialdiaren 7.3 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta egindako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiria eta Zangozako Udalean funtzionarioa dela frogatzen duen agiria ere.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2318170