8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAPOBLACIÓN

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostua lanaldi partzialean betetzeko. Izendapen proposamena

Alkatearen 2023ko azaroaren 27ko ebazpen bat.

Amaitu da hautaketa-prozesua, lehendakariaren 2021eko azaroaren 21eko ebazpen baten bidez onetsitako deialdian ezarritakoa. Ebazpen horren bidez, deialdia egin zen merezimendu-lehiaketaren bidez Lapoblación-Meanoko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzeko udal enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 19koa). Horrenbestez, merezimendu-lehiaketako epaimahaiak, 2023ko irailaren 28an, Andoni Fernández de las Heras Martínez izendatzeko proposamena egin zuen, bera baita merezimenduen araberako hautaketa-prozesua amaitu ondoren puntuaziorik handiena lortu zuen hautagaia.

Aurrekoa ikusirik,

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Proposatzea Andoni Fernández de las Heras Martínez izendatzea Lapoblación-Meano Udaleko zerbitzu anitzetako udal enplegatu, funtzionarioen araubidean, bera baita merezimendu-lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Bigarrena.–Izendapen proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 9.2 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

Laugarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lapoblación-Meanon, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2316803