8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

2023rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren abenduaren 27ko 1001/2023 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta harekin bat datozen xedapenak onesten dituen ekainaren 5eko 113/198 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, onetsi egin da Lizarrako Udaleko lan publikoaren eskaintza 2023. Hona hemen egonen diren lanpostuak:

–3.2. Arkitekto teknikoa; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Txanda irekia.

–7.31. Udaltzain-agentea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Txanda irekia.

–7.23. Udaltzain-agentea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa eta euskarazko B2 derrigorrezko hizkuntza-eskakizunarekin. C maila. Txanda irekia.

Eskaintza hau handitzen ahalko da, dagokion hautapen prozesuak dirauen bitartean, udaltzain-agentearen lanposturik hutsik bada, eta horretarako bide ematen badu Estatuak administrazio publikoetarako finkatzen duen ordezkatze-tasaren portzentajeak.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2318566