8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATETZ

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko. Izendapen proposamena

Atezko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko deialdiaren 8.2. oinarria betez (deialdia onetsi zen Alkatetzaren 2023ko uztailaren 4ko 79/2023 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2023ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an), oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du txanda irekiko izangai honen alde:Iker Iñigo Blanco. Izan ere, izangai hori probak gainditu, eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen da, eta lanpostuetarako baldintzak betetzen ditu.

Deialdiaren 7 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan aipatzen diren agiriak aurkezteko, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.atez.es.

Eritze Atetzen, 2023ko abenduaren 29n.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2318626