1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
444E/2023 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioa Beriaingo udal mugartean dago eta titularra RECIRAEE 2021 SL da.
Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.
2021eko martxoaren 30ean, titularrak jakinarazi zuen, 27/2021 EDaren lehenbiziko xedapen gehigarriarekin bat etorriz, bere baimenean EHZ-AEEH kode batzuk gehitzeko asmoa, hauek hain zuzen: 200123*-41*, 160211*-41*, 200136-62 eta 160214-62. Jakinarazpen horrek aurkeztu zen egunetik izan zuen eragina. 200123*-41* eta 160211*-41* EHZ duten hondakinen kasuan, hondakinak bilketa biltegi gisa kudeatzeko prozesuetarako (R130101 eta D150102) bakarrik da baimena, G2 tratamendu eragiketa (CFC, HCFC, HFC, HC edo NH3 duten AEEHen tratamendua) ez baitago gaituta haren ingurumen baimenean. 200136-62 eta 160214-62 EHZ-AEEHak, aldiz, R120201 prozesuaren barnean kudeatutako hondakin gisa baimentzen dira, G1 tratamendu orokorreko eragiketarako. Halaber, egun berean eskatu zuen 160213*-61* EHZ-AEEH kodea duen hondakina sartzeko R120201 prozesuan kudeatutako hondakin gisa, G1 tratamendu orokorreko eragiketarako.
2023ko martxoaren 27an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen; zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, beste hondakin bat sartzeko, 200143* EHZ kode nazionala duena: beren osagaien artean nikela edozein formatan duten metagailu, pila edo bateriak, hala nola nikel metal hidrurozko (Ni-MH) metagailuak. Kode honetatik kanpo gelditzen dira nikel-kadmiozko metagailu eta bateriak.
2023ko apirilaren 20an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen; zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, beste 9 hondakin sartzeko, EHZ kode hauek dituztenak: 150101, 150102, 160119, 170203, 170407, 191201, 191204, 200101 eta 200139.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Onestea aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Beriaingo udal mugartean dago eta titularra RECIRAEE 2021 SL da.
Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau RECIRAE 2021 SLri eta Beriaingo Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F2317323