8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Animaliak bide publikotik atera, zaindu eta animaliak babesteko zentroa erabiltzeko zerbitzua egiteagatik 2024ko tasak eta eskubideak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Animaliak bide publikotik atera, zaindu eta animaliak babesteko zentroa erabiltzeko zerbitzua egiteagatik 2024ko tasak eta eskubideak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatu zuen).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2023ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2318333