8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituena 2024rako. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko abenduaren 18an egindako batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Larrialdi sozialeko 2024rako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), indarreko testuaren arabera.

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Azkoienen, 2023ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2318365