8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024rako aldaketa ordenantza batean, hain zuzen ere Etxeko laguntza-zerbitzua eta zerbitzu hori emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Etxeko laguntza-zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta aldaketak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2023ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2318358