2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Mankomunitateko burutzaren ordainsarian
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko azaroaren 23an egindako ohiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehenengoa.–Onartzea Mairagako Mankomunitateko Burutzak orain arte ezarritako ordainsariari uko egitea eta Gizarte Segurantzan baja ematea 2023ko irailaren 21etik aurrera.
Bigarrena.–Onestea Mankomunitateko Burutzak jardutea arduraldi esklusiborik edo partzialik gabe. Horren truke, ondoren zehazten diren dietak jasoko ditu, hilean 1.100 euro gordineko gehieneko mugarekin:
1.–200 euroko saria ezartzea Mairagako Mankomunitatearen kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik. Kontzeptu horretan sartzen dira Batzar Nagusia, Batzorde Iraunkorra, informazio-batzordeak, Kontuen Batzorde Berezia eta kontratazio-mahaiak.
2.–200 euroko dieta, Mairagako Mankomunitateak ordezkaritza duen beste edozein erakundetako (Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa, etab.) kide anitzeko organoen bileretara joateagatik, betiere horietan dietarik kobratzen ez bada.
3.–150 euroko dieta, Mairagako Mankomunitatearen ordezkari gisa egiten diren beste bilera batzuetara joateagatik (obra-bilerak, beste mankomunitate batzuekin, auzo-elkarte edo -taldeekin, informazio-bilerak, beste administrazio batzuekin, ureztatzaileen erkidegoekin, Nilsa enpresa publikoarekin, Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin eta abarrekin). Bilera horiek behar bezala justifikatu beharko dira, bileretara joateak dakarren lana eta dedikazioa konpentsatzeko.
Hirugarrena.–Burutzak bere karguan jardutean sortutako benetako gastuengatiko kalte-ordainak jasotzea onestea, honako hauei jarraikiz: Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauak, eta horiek garatzeko Mairagako Mankomunitateko batzar orokorrak onesten dituenak. Joan-etorrietan, kilometroko 0,35 euroko kalte-ordaina emanen da.
Laugarrena.–Onestea erabaki hau indarrean jartzeak atzeraeraginezko ondorioak sortuko dituela Mairagako Mankomunitatea eratzeko 2023ko irailaren 21ean egindako bilkuratik aurrera. Horrek esan nahi du egun horren aurretik hartutako erabaki oro indargabetua geratuko dela egun horretatik hasita. Erabakia indarrean egonen da 2023-2027 legegintzaldi hau bukatu arte, Mairagako Mankomunitatearen osoko bilkuran, gehiengoz, beste erabaki bat hartzen ez bada.
Tafallan, 2023ko azaroaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2316740