2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2023ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2024ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2032ko azaroaren 23an.–Batasuneko burua, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2318429