8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2024. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Fustiñanan, 2023ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Laura Irañeta Gil.

Iragarkiaren kodea: L2318603