8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2024rako karga-tasak

Udal honek, 2023ko otsailaren 18an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2024ko ekitaldirako karga-tasak mantenduko dira, inongo aldaketarik gabe, bat eginez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,10.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1.995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Aritzalan (Deierri), 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2318389