79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1260. eta 1261. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2023ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Txoromillo SLk sustatutako Orkoiengo 1. poligonoko 1260 eta 1261 lurzatien xehetasun-azterketa (José María Iribarren kalea, 6-8).

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2024ko martxoaren 26ko osoko bilkuran erabakita.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405550