79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Behin betiko likidazio kontua, Ostizko (Odieta) "OS.1.1 - Iparraldea" exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Odietako Alkatetzaren ekainaren 30eko 53/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen behin betiko likidazio kontua, Ostizko (Odieta) "OS.1.1 - Iparraldea" exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Espedientea jendaurrean egon zen Odietako Udaleko Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan alegazioak aurkezteko aukera izan zezaten interesdunek; hori dena, behar diren ondorioetarako, hots, honako hauetan ezarritako ondorioetarako: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 96.-3, 149.-156., 168.-170., 72., 74., 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan (aipatutako foru legearen bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina). Epe horren barnean, bada, María Teresa Irurita García interesdunak alegazio bat jarri zuen.

Odietako Alkatetzaren apirilaren 4ko 14/2024 Ebazpenaren bidez, alegazioei erantzuteko erabakia hartu zen, eta espedientea behin betiko onetsi zen. Hori guztia argitara ematen da, arestian aipatutako arauen edukiaren ondorioetarako.

Erripan (Odieta), 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2405803