79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa Zuluetako 6. poligonoko 314. lurzatian. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko, Zuluetako Zabalegui kaleko 4 zenbakian dagoen 6. poligonoko 314. lursailean, bat etorrita Sergio Murillo Saldíasek idatzitako dokumentuarekin.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404826