79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 39. lurzatian. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Lesakako 2. poligonoko 39. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Sugiederrenea etxearena, eraikin horren jabekideek sustatua, espedientean jasotako baldintzetan.

Aplika dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina), argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Lesakan, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFA).

Iragarkiaren kodea: L2405265