79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. ordenantzaren esparruan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketako plan bereziaren aldaketa 3. ordenantzaren eremuan.

Hasierako onespena 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen urtarrilaren 25ean. Ez da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu, eta, beraz, behin betiko onetsi da Hiri-jarduketako Plan Bereziaren aldaketa, 3. ordenantzaren eremuan.

Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lekunberrin, 2024ko apirilaren 2an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405453