79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Epatzea, Nafarroako Administrazio Epaitegian, 24-00127 gora jotzeko errekurtsoan

Francisco Javier Uriel Castrok 24/00127 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 2023ko otsailaren 2an aurkeztutako idazkian jasotako eskaeraren isilbidezko ezespenaren aurka. Idazki hori goragoko mailako lanpostuan jarduteagatik ordainsari-aldeak eskatzeari buruzkoa zen.

Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cortesen, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2405880