79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Lehendakaritza honek, 2024ko apirilaren 10eko 12. Ebazpenaren bidez, erabaki du 72818528E NAN zenbakidun izangaia izendatzea administrari-ofizial lanpostuan aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duena. Lanpostua C mailakoa da, eta plantilla organikoan COD 007 kodearekin identifikatua. Hori guztia, bat etorriz honako hauekin: administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamena (deialdia 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa.

Izangai izendatuak izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza; izendapenak egun horretatik aitzina izanen ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Elon, 2024ko apirilaren 10ean.–Lehendakaria, María Idoya Asiáin Abínzano.

Iragarkiaren kodea: L2405750