79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko otsailaren 29an:

Alkatetzaren azaroaren 24ko 2022-0847 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, abenduaren 5koa) oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen erregistroko eta erroldako administrari-ofizialaren eta piano irakaslearen lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Alkatetzaren azaroaren 28ko 2022-0851 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, abenduaren 12koa), oposizio-lehiaketa bidez bete zedin Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdi honetako oinarriak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Orkoiengo Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea ondotik aipatzen dena, eta adjudikatzea plantilla organikoko lanpostu huts hau:

12. lanpostua. Ofizial administraria - Erregistroa eta Errolda: María Olaetxea Otermin.

2. Jarraian aipatzen diren pertsonak kontratatzea Orkoiengo Udalaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:

35. lanpostua. Musika Hizkuntzako irakaslea: Olaia Olaverri Aibar.

41. lanpostua. Piano irakaslea Eider Santesteban Mariñelarena.

3. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko apirilaren 8an jabetu beharko dutela lanpostuaz, bat etorriz deialdiaren 11.4 oinarriarekin eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko–).

Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, galduko dituzte Orkoiengo Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Orkoienen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2405643