79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2024-0404 Ebazpena, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuarena, 2024ko apirilaren 10ekoa, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko aparteko prozesuko deialdiko lanpostuak betetzeko (3916/2022 espedientea).

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuaren 2022/1390 Ebazpena argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

2023ko urtarrilaren 17ko 2023/0068 Ebazpenaren bidez, toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zer izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zer izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Toki-erakundearen zerbitzurako funtzionarioak izendatzea, deialdian eskainitako lanpostuak betetzeko:

–Begoña Lausin Serrano andrea.

–Jordi Subirana Ballesteros jauna.

–Iñaki Lampreabe Juanbeltz jauna.

–Koldo Lekumberri Arrubla jauna.

–Lourdes Roldán Iribertegui andrea.

–María Iciar Vegas Aldalur andrea.

–Beatriz Martín Garijo andrea.

–María Jerusalén Yárnoz González andrea.

–Monika Usanos Santo Domingo andrea.

–Ujué Aldave Seviné andrea.

–Elena Izco Montoya andrea.

–Ana Cristina Polido Legaria andrea.

2. Adierazitako lanpostu hutsak honako pertsona hauei esleitzea:

–Begoña Lausín Serrano. Atxikipen-lanpostua: 2.2, arkitektoa. A maila. Araubidea: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Jordi Subirana Ballesteros. Atxikipen-lanpostua: 2.23, obretako eta askotariko zerbitzuetako langilea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Iñaki Lampreabe Juanbeltz. Atxikipen-lanpostua: 2.24. Zerbitzu anitzetako-lorezaintzako langilea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Koldo Lecumberri Arrubla. Atxikipen-lanpostua: 2.25, zerbitzu anitzetako-lorezaintzako langilea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Lourdes Roldán Iribertegui. Atxikipen-lanpostua: 2.29, zerbitzu anitzetako-lorezaintzako langilea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–María Iciar Vegas Aldalur. Atxikipen-lanpostua: 2.30, zerbitzu anitzetako-lorezaintzako langilea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Beatriz Martín Garijo. Atxikipen-lanpostua: 2.31, zerbitzu anitzetako-lorezaintzako langilea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–María Jerusalén Yárnoz González. Atxikipen-lanpostua: 3.2, administrari laguntzailea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Monika Usanos Santo Domingo. Atxikipen-lanpostua: 2.27, administrari laguntzailea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–María Ujué Aldave Seviné. Atxikipen-lanpostua: 2.28, administrari laguntzailea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Elena Izco Montoya. Atxikipen-lanpostua: 5.4, kultura teknikari laguntzailea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

–Ana Cristina Polido Legaria. Atxikipen-lanpostua: 5.5, liburutegiko laguntzailea. Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Lanaldia: %100.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 2an jabetu beharko dute lanpostuez, goizeko 09:00tatik aurrera eta lanbide-kategorien ordena zorrotzaren arabera. Hori guztia uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2405797