79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Alkatetzaren 2024ko apirilaren 10eko 217. Ebazpenaren bidez, Castejongo Udalaren zerbitzurako lan-kontratu finkoko langileak izendatzen dira, musika irakaslearen lanposturako.

Alkatetzaren 696/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdirako oinarri orokorrak, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an.

Hautapen-prozesua bideratu eta merezimendu-lehiaketa amaitu ondoren, hautapen-prozesuko epaimahaiak alkateari egindako izendapen-proposamenarekin amaitu ere, puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek honako hauek frogatzen dituzten dokumentuak aurkeztu dituzte: nortasuna, hautapen-prozesuaren oinarrietan eskatzen diren titulu akademikoak izatea, funtzio publikoetan jarduteko desgaituta edo etenda ez egotearen eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotearen adierazpen solemnea, eta Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioa eta Legeak onartzeko eta karguaren berezko betebeharrak zintzoki betetzeko zin egitea edo hitza ematea.

2024ko martxoaren 13an, merezimendu-lehiaketan puntuazio gehien lortu zuen izangaiak uko egin zion musika irakaslearen lanpostuari (B maila, 110 zenbakia), bat etorriz deialdiaren 8.3. oinarriarekin. Deialdia merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozedurarena zen, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Deialdia 696/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an).

2024ko apirilaren 5ean, alkate udalburuari izendapen osagarriaren proposamena egin zitzaion, eta Castejongo Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratu zen, 2024ko apirilaren 8an.

Beraz, izangaiak oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da ebazpen bat ematea, proposatutako izangaiaren izendapen osagarriarekin, izangai berria lanpostuaz jabetu dadin.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Castejongo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langile izendatzea:

–Jesús Matute San Anselmo.

2. Esleitzea Jesús Matute San Anselmori:

–Musika irakaslearen lanpostu hutsa (110 zenbakia), B mailakoa, eta osagarri hauek dituena: lanpostukoa %30,20 eta lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa). Lan-kontratudun finko gisa arituko da, lanaldi partzialean.

3. Izendatutako pertsonak 10 egun balioduneko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, ebazpen honen datatik hasita, salbu eta aldi baterako ezintasun-egoeran badago; kasu horretan, alta medikoa jaso eta hurrengo hiru egunetan jabetuko da lanpostuaz. Hori guztia, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

4. Ebazpen hau interesdunari eta Castejongo Udaleko Lan Aholkularitzari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castejongo Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, eta adieraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Castejonen, 2024ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2405798