79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, administrari-ofizialen bi lanpostu betetzeko, funtzionario araubidean. Izendapena

Castejongo Udaleko alkate-udalburuaren 2023ko maiatzaren 19ko 277. Ebazpenaren bidez, Castejongo Udaleko administrari-ofizialaren C mailako plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia egin zen (2023ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 24koa). Ondorengo aldaketarekin, zeina bat datorren 2023ko abuztuaren 1eko 49. alkate-udalburuaren ebazpenarekin, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Castejongo Udalaren zerbitzuko ofizial administrariaren bi lanpostu, ondoren gertatuko ziren erretiroak aurreikusiz; orobat, onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat sortzeko deialdia.

Hautapen-prozesua hasi eta merezimendu-lehiaketa amaitu ondoren, hautapen-prozesuko epaimahaiak alkateari egindako izendapen-proposamenarekin amaitu ere, puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek honako hauek frogatzen dituzten dokumentuak aurkeztu dituzte: nortasuna; hautapen-prozesuaren oinarrietan eskatzen diren titulu akademikoak izatea; adierazpen solemnea, adierazten duena ez daudela desgaituta edo etenda funtzio publikoetan jarduteko eta ez daudela bananduta Administrazio Publiko baten zerbitzutik; eta zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioa eta Legeak onartuko dituztela eta karguaren berezko betebeharrak zintzoki beteko dituela; eta osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik. Bere izendapena baino lehen uko egite zehatza aurkeztuko du.

Castejongo Udaleko funtzionario izendatzeko proposamena egin da (2024ko martxoaren 22ko 62. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), Ana Moreno Ruiz andrearen alde, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako, eta María Carmen Arellano Delgado andrearen alde, bigarren puntuaziorik onena duelako, administrari-ofizialaren C mailako eta lanaldi osoko lanpostu hutsetarako.

Beraz, izangaiek oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiko 7.2. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da ebazpena ematea, lanpostuen jabetza hartzeko proposatutako hautagaiak izendatzeko xedez, uko eginez espresuki dokumentazioa aurkezteko gainerako epeari.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Ana Moreno Ruiz andrea Castejongo Udaleko funtzionario izendatzea, ofizial administrariaren lanposturako (6 zenbakia du plantilla organikoan, eta C mailakoa da), honako osagarri hauekin: Lanpostuaren osagarria %20, 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria %3,36, eta mailaren osagarria %12.

2. María Carmen Arellano Delgado andrea Castejongo Udaleko funtzionario izendatzea, ofizial administrariaren lanposturako (7 zenbakia du plantilla organikoan eta C mailakoa da), honako osagarri hauekin: Lanpostuaren osagarria %20, 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria %3,36, mailaren osagarria %12.

3. Behin betiko onestea aldi baterako kontratazio-poltsa, argitaratu zena Castejongo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, 2024ko martxoaren 7an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Aldi baterako kontratazio-zerrenda horrek 4 urte iraunen du, 7.1. deialdiaren oinarriaren arabera.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta Castejongo Udalaren web-orrian argitaratzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea, deialdiko 8.4. oinarriaren arabera, hilabeteko epea dutela, izendapena jakinarazten den egunetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Lanpostuaz jabetu baino lehen, zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela. Hala egin ezean, Castejongo Udaleko administrari-ofizial izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Castejonen, 2024ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2405724