79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

116. Ebazpena, 2024ko martxoaren 12koa, Castejóngo Udaleko alkate-udalburu Noelia Guerra Lafuentek emana zuzentzen dituena 2024ko otsailaren 16ko 100. Ebazpenaren hutsak. Ebazpen hori 2024ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean. Ebazpen horren bidez, erakunde horretako funtzionario eta lan-kontratudun finkoak izendatu ziren, erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), honako lanpostu hauetarako: administrari laguntzailea, zerbitzu anitzetako langilea - atezaina, gerokultorea, kultura-guneen dinamizatzailea, kultura-guneen laguntzailea, biltegiko arduraduna, musika-eskolako atezaina - kultura-laguntzailea, musika-zuzendaria, musikako irakasle-ikasketaburua eta sei musika-irakasle plaza.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluarekin bat,

"Lehenengoa.–Ofizioz zuzentzea 2024ko otsailaren 16ko 100. Ebazpenaren honako akats hauek:

–Honela dioen tokian: "Maite Cornago Iturria.", beste hau esan behar du: "María Teresa Cornago Iturria".

–Honela dioen tokian: "Gerokultorearen lanpostu hutsa (48. zenbakia), D maila, osagarriak: Taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %2,99 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Mercedes Sánchez Gamero", ondorengoa esan behar du: "Gerokultorearen lanpostu hutsa (48. zenbakia), D maila, osagarriak: Taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %2,99 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), txandakakoa %6, lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Mercedes Sánchez Gamero".

–Honela dioen tokian: "Biltegiko arduradunaren lanpostu hutsa (81. zenbakia), C maila, osagarriak: Taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %3,36 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Julio Vicente Porcel", ondorengoa esan behar du: "Biltegiko arduradunaren lanpostu hutsa (81. zenbakia), C maila, osagarriak: Taldekoa %12, lanpostukoa %25, lanpostukoa %3,36 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Julio Vicente Porcel".

–Honela dioen tokian: "Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (109. zenbakia), B maila, José Castillo Casarejo", ondorengoa esan behar du: "Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (109. zenbakia), B maila, osagarriak: Lanpostukoa %30,20, %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, D. José Castillo Casarejo".

Bigarrena. –Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aditzera emanez honen aurka aukeran errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioko organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita".

Castejonen, 2024ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2405563