79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko garbitzaile-plaza bat. Deialdiko lanpostua hutsik uztea

Zuzendaritza Batzordearen 2023ko azaroaren 15eko erabakiaren bidez, Lagunak Udal Zerbitzuko garbiketa-lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

Deialdiaren 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, ezarritako epearen barruan eskabiderik aurkezten ez bada, epaimahaiburuak hutsik utziko du lehiaketa, eta horren berri emango dio Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeari.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, epaimahai kalifikatzaileko lehendakari Fátima Sesma Vallések bete gabe utzi du Lagunak Udal Zerbitzuko garbitzaile-lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostua, eta horren berri eman dio Zuzendaritza Batzordeari. Ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali da, argitara dadin.

Barañainen, 2024ko otsailaren 28an.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria eta epaimahaiburua, Fátima Sesma Vallés.

Iragarkiaren kodea: L2405645