79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Amaitu da honako honi dagokion prozesua: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen Artaxoako Udalaren zerbitzuko lanpostu batzuk, destinoa dutenak

Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hala, epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz:

Artaxoako Udaleko Alkatetzaren 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

Lehenengoa.–Artaxoako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea María Francisca Maeztu Eraso andrea, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, gizarte-langilearen lanpostua betetzeko, lanaldi osoan. Plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da 1. zenbakiarekin.

Bigarrena.–María Carmen Chocarro Arrondo andrea Artaxoako Udalaren zerbitzurako lan-kontratu finkoko langile izendatzea, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, gizarte-langilearen lanpostua betetzeko, lanaldi osoan. Plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da 2. zenbakiarekin.

Hirugarrena.–María Carmen Sanchez Ongay andrea Artaxoako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko, lanaldi osoan. Plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da 3. zenbakiarekin.

Laugarrena.–Ana Ibáñez Ibero andrea Artaxoako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, gizarte-langile / gizarte-integrazioarako langilearen lanpostua betetzeko, lanaldi osoan. Plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da 4. zenbakiarekin.

Bosgarrena.–Itziar Zufia Suescun andrea Artaxoako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, familia-langilearen lanpostua betetzeko, lanaldiaren %66rekin. Plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da 5. zenbakiarekin.

Seigarrena.–Esther Beiras Guillén izendatzeari dagokionez, familia-langilearen lanpostua betetzeko (lanaldiaren %66, lanpostu huts gisa ageri dena plantilla organikoan 6. zenbakiarekin), dokumentazioa aurkezteko epea etetea alta medikoa eman arte; kasu horretan, 10 egun balioduneko epea izango du, alta medikoa ematen zaionetik aurrera, eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Zazpigarrena.–Natalia Fernández Colomo Artaxoako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, familia-langilearen lanpostua betetzeko, lanaldiaren %66. Plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da 7. zenbakiarekin.

Zortzigarrena.–Izendatutakoek 2024ko maiatzaren 10ean jabetu beharko dute karguaz.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2405780