79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

138/2024 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, 2024. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 749815.

Kontuan hartuta 254/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, Justizia Zuzendaritza Nagusiak honako eskumen hauek ditu:

"Espetxe-arloko Estatuaren legeria betearaztea, biktimentzako erreparazioa, gizarteratzea eta delituen prebentzioa ahalbidetuko duen zigor betearazpena sustatuz eta garatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenen esparruan" (68.g artikulua).

Foru Dekretu horrek berak Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuari esleitzen dio, orobat, "zigorturiko eta espetxetik ateratako pertsonak gizarteratzeko programak bultzatzea" (82.g artikulua).

Horrekin bat etorriz, Zerbitzu honek proposamen txostena eman zuen presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako dirulaguntzen 2024ko deialdirako.

Txosten horrek adierazten du xede horietarako bideratutako zenbatekoa 250.456,00 eurokoa izanen dela, 2024ko gastu aurrekontuko partida hauen kontura:

–F20001 F2400 4819 112104 (%0,7ko funtsa). Gizarte entitateentzako dirulaguntzak-hezkuntza- eta gizarte- esku hartzeak preso eta preso ohiekin (210.456,00 euro).

–F20001 F2400 4819 112112 (E) Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko (40.000,00 euro).

Aurreko urtekoen aldean partidak izandako hazkunde hori lotuta dago Nafarroako espetxeetan dauden pertsonen hazkundearekin, %37,35 gehiago izan baitira 2021etik, eta, gainera, aldi berean izandako inflazioaren %18,46ko hazkundearekin.

Hori guztia kontuan hartuta, %40 handituko da preso edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketen proiektuetako (A modalitatea) gehieneko muga. B modalitateari dagokionez (prestakuntza, kirol, arte eta kultura arloko jarduketak), 10.000 euroko zenbatekoari eutsiko zaio, ekintza soilagoak baitira.

Deialdia kolektibo jakin bat –alegia, preso eta preso ohiak– gizarteratzeko denez, kontuan hartu behar da Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea, zeinak xedatzen baitu botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Bestalde, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduerak eta jardueren hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Deialdia PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez zati batean finantzatuta dagoenez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak onetsi behar du deialdia, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat; hori horrela, onetsi egin du 2024ko martxoaren 15eko bilkuran, eta egokitzat eman du, aho batez, funts hori idazpuruan aipatutako deialdian erabiltzea.

Kontuan hartu behar dugu, orobat, 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, zeinak ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa printzipio gidari batzuk Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela. Bete egin da.

Arau horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean bildutako aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Horregatik, oinarri arautzaileak ebazpen baten bidez ezarri behar dira, proposamen honen eranskinetan jasotzen denaren arabera. Oinarri arautzaile horiek irabazi-asmorik gabeko erakundeek presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko dirulaguntza ematea arautuko dute.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, zeinek adierazten baitute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek ematea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdia, oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak onestea, irabazi-asmorik gabeko entitateek preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak egiteko; oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 250.456 euroko kreditua baimentzea, 2024ko aurrekontuko partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

URTEA

ZENBATEKOA

"F20001 F2400 4819 112104 (%0,7ko funtsa). Gizarte entitateentzako dirulaguntzak-hezkuntza- eta gizarte- esku hartzeak preso eta preso ohiekin"

2024

210.456,00 euro

"F20001 F2400 4819 112112 (E) Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko"

2024

40.000,00 euro

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi honen, oinarrien eta haren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Bulegora, eta baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere.

Iruñean, 2024ko apirilaren 2an.–Justiziako zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Jiménez de Luque.

I. ERANSKINA.–IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, 2024. URTERAKO, PRESO ETA PRESO OHIEKIN GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOAN ESKU HARTZEKO PROIEKTUETARAKO. OINARRIAK

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Justizia Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen deialdi bat egin du 2024rako, xede honekin: irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek espetxe arloan egiten dituzten gizarte-inklusioko proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek Nafarroan gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden presoen eta preso ohien bizi baldintzak hobetzea izanen dute helburu, eta txirotasunaren aurkako borrokan lagunduko dute, baita pertsona horien sustapena, ahalduntzea eta autonomia sustatzen ere. Halaber, gizarte desberdintasunak sortzen dituzten arrazoiak desagerrarazten lagunduko dute, eta sistemako eta egiturazko aldaketak sortzen, gizarte inklusiboago, ekitatiboago eta kohesionatuago bat lortzeko.

2. Diruz laguntzen diren proiektuen helburua izanen da presoen eta preso ohien inklusio soziala lortzea.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

Proiektu guztiak Nafarroako Zigor Betearazpenerako ereduaren ildo estrategikoei egokituko zaizkie.

3. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Era berean, berariaz baztertzen dira eraikuntza edo zaharberritze lanak egitea helburu duten proiektuak.

4. Deialdi honetatik kanpo utzi dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

Xede horietarako bideratutako zenbatekoa 250.456,00 eurokoa izanen da, 2024ko gastu aurrekontuko partida hauen kontura:

"F20001 F2400 4819 112104 (%0,7ko funtsa). Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko" (210.456,00 euro) eta "F20001 F2400 4819 112112 (E) Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko" (40.000,00 euro).

Diru zenbateko guztia jarduketa modalitate hauen arabera banatuko da:

A.–Jarduketak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan. Horretarako 240.456 euro gorde dira.

B.–Prestakuntza, kirol, arte eta kultura jarduketak, presoentzat edo preso ohientzat. Modalitate honetarako 10.000 euro gorde dira.

Eskatzen den gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, ez da izanen 140.000 euro baino handiagoa A modalitatearen kasuan. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa, B modalitatearen kasuan, 5.000 euro izanen da.

"F20001 F2400 4819 112104 partida (%0,7ko funtsa). Gizarte entitateentzako dirulaguntzak-hezkuntza- eta gizarte- esku hartzeak preso eta preso-ohiekin" partida osoa A modalitatera bideratuko da.

"F20001 F2400 4819 112112 (E) Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko" partidatik 10.000 euro B modalitatera bideratuko dira, eta 30.000 A modalitatera.

A modalitatea partidetara inputatuko da puntuazio-ordenari jarraikiz, partida honekin hasita: "F20001 F2400 4819 112104 (%0,7ko funtsa). Gizarte entitateentzako dirulaguntzak-hezkuntza- eta gizarte- esku hartzeak preso eta preso-ohiekin".

Modalitateren baten kreditua bukatu ezean, gerakina bestera igaroko da.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan edo zergei buruzko lege orokorretan xedatutakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko aukeraz gabeturik ez egotea.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokiak izatea.

b) Jarduerak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1a arte gauzatzea. Ordainketa aurreraturik ez duten entitateentzat izan ezik, haientzako epea urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artekoa izanen baita.

c) Bigarren oinarriak ezartzen dituen eskaeraren gehieneko mugak ez gainditzea.

d) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ez dira haren %15etik gorakoak izaten ahalko.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, oinarriotan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2024ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2025eko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira. Ordainketa aurreraturik ez duten entitateentzat izan ezik, haientzako epea urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artekoa izanen baita.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ez da egozten ahalko zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ez da egozten zuzeneko kostu gisa.

Langileen gastuaren dirulaguntza, gehienez ere, Nafarroako Ekintza eta Esku-hartze Sozialaren Sektoreko hitzarmen kolektiboan ezartzen dena izanen da.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza-gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, portzentaje horretarainoko hainbanaketa eginen da.

a.7) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa ez da sartuko jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

B) Zeharkako gastuak.

Dirulaguntzaren %15eko edo hortik beherako zenbatekoa egotz dakieke zeharkako kostuei. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak bigarren oinarrian ezarrita dagoen jarduketa modalitate bakoitzerako dirulaguntza-eskaera bat eskatzen ahalko du bakarrik. Hau da, gehienez ere bi eskaera aurkezten ahalko ditu, bat modalitate bakoitzeko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Justizia Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Iratxeko monasterioa 22, 31011 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidalita ejecucionpenal@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Postetxeen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek eskaera bidali dutela iragarriko dute, mezu elektroniko bat bidalita ejecucionpenal@navarra.es helbidera, egun berean.

4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuaren eskaera-orri orokorra aurkeztu beharko dute, telematikaren bidez aurkeztuko diren honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, erakusten duena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela inolako debekurik urratzen dirulaguntzen onuradun izateko (debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude) eta, orobat, ez direla zehatuak izan ez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, ezta zerga arloan ere.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (IV. eranskina).

a.6) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (IV. eranskina).

a.7) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webgunean egiten ahal da izapidea: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

a.8) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko "finantza gastuak" izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.9) Entitate eskatzaileek, nahi izanez gero, dirulaguntza eskaerarekin batera aurkezten ahal dute deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek hamar eguneko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta helbide elektroniko honetan: ejecucionpenal@navarra.es. Memoria horrek 50 orrialde hartuko ditu gehienez ere, 11 neurriko Arial letra motan idatzia.

b.2) Proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen oinarri honen lehen ataleko a.1), a.2) eta a.3) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, espedientea bukatu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du, inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.

39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Justizia Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak daudenean.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.

Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietatik 50, gutxienez, II. eranskineko B atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Gerta daiteke prozedura horren arabera dirulaguntza jaso dezakeen azken proiektuan eskatutako zenbatekoa handiagoa izatea hura finantzatzeko erabilgarri dagoena baino. Horrelakoetan, dirulaguntza proposatuko da baldin eta hura ematea efizientea bada, eta, horretarako, 11. oinarrian aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

5. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

6. Modalitateren batean ez bada agortzen modalitate horretarako ezarri den kreditua, soberakina beste modalitatean banatuko da kreditua agortu arte. Ezarritako aurrekontu-kontsignatzearen kreditua agortzen ez bada, deialdia egin duen entitateak eskatzen ahal du aurkeztutako proiektuan hobekuntzak egiteko, aurrekontuan dagoen dirua agortzeko falta den kopuruaren adinakoak. Deialdia egiten duen entitateak hobekuntzak balioetsi beharko ditu, eta onartu, kasua bada.

Hamaikagarrena.–Eskaerak berregitea.

Baldin dirulaguntza proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako eskaeraren aurrekontua ez da txikiagoa izanen bi hauen arteko batura baino: proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, halakorik badago, hasieran aurreikusitako kofinantzaketaren zenbatekoa, modu homogeneoan (eskaeran ageri den kofinantzaketaren ehuneko bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Justiziako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea; horrez gainera, gainerako eskaerak ezetsi direla aipatuko da, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa aurreratu bakar batean, ebazpenarekin batera, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera behin-behinekoz finantzatzeko, baldin eta hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztean edo ondoren, entitateak funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena; ordezkariaren ziurtagiri bat, agertzen dituena entitatearen izenean dauden banku kontuak; bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke, baita helbide elektroniko honetan ere: ejecucionpenal@navarra.es.

2. Azken txostenak justifikazio kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako datuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

Gastuen frogagiri gisa, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan emailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.

Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Justizia Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

a.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela.

a.5) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.6) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagozkien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, baldin eta Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak ez baditu.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.8) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

a.9) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazio kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Proiektuaren galera-irabazien kontua, kontzeptuen arabera sailkatua.

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita, batetik, justifikazio kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita finantzatutako programetan proiektuko langileek egin dituzten lanaldien egozpena, eta langileria gastua benetan erabili dela proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko.

b.7) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.8) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela.

b.9) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

b.10) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

b.11) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren alde, aurreratutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.12) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.

4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Dirulaguntza aurretiaz ordaintzea aukeratzen duten entitateen kasuan izan ezik, dirulaguntzaren azken zatia kobratzeko eskubidea ematen duen azken txosten partziala 2024ko abenduaren 10ean aurkeztuko da beranduenez.

6. Azken txostena, beranduenez, 2025eko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

7. Ondoko taulan, "egoerak, epeak eta aurkeztu beharreko agiriak" laburbiltzen dira:

JUSTIFIKAZIO PARTZIALAK EDO OSOAK AURRERAKINIK

JASO EZ BADA

AZKEN JUSTIFIKAZIOA/MEMORIA

Egoera/dokumentaziorako epeak

Aurkezteko epea

Aurkeztu beharreko agiriak

Mugaeguna

Aurkeztu beharreko agiriak

DIRULAGUNTZA AURRERAKINAREKIN

2025-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

AURRERATU GABEKO DIRULAGUNTZA ETA JUSTIFIKAZIO PARTZIALEN AUKERA

2024ko ekainaren 30ean eta abenduaren 10ean.

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

AURRERATU GABEKO DIRULAGUNTZA ETA AZKEN JUSTIFIKAZIO BAKARRAREN AUKERA

2024ko abenduaren 10ean.

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman den, hartarako baino ez erabiltzea. Exekuzio horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri hauetan adierazitako frogagiriak aurkeztea (tartekoak eta azkenak), baita proiektuaren exekuzioari buruz Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak eskatzen dion beste edozein txosten ere, diruz lagundutako programan parte hartu duten pertsonei buruz.

Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (programen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak etab.) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.

c) Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

f) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

i) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

k) Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere aurtengo azaroaren 30a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

l) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako programa gauzatzeko.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

2. Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

3. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio. Deklarazio ereduak Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzu katalogoan eta posta elektronikoko ejecucionpenal@navarra.es helbidean daude.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

4. Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean, ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, dagozkion dokumentuak epez kanpo aurkeztu diren egunen kopurua.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

Hogeigarrena.–Administrazio errekurtsoak.

1. Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

2. Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Justiziako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza esanbidezkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

Hogeita batgarrena.–Datuen tratamendua.

1. Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak erakunde parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Justiziako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

2. Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

3. Dirulaguntzen onuradun den entitatearen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

4. Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena.

5. Interesdunek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan erabiltzen ahal dute datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.interior.funcionpublica.justicia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

Hogeita bigarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA.–IRIZPIDEAK, PRESO ETA PRESO OHIEKIN GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOAN ESKU HARTZEKO PROIEKTUAK BALIOESTEKO

A.–Erakundearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu)

a.1

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(gehienez ere 3,00 puntu)

a.1.1

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 puntu urteko)

(gehienez ere 1,00 puntu)

a.1.2

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(gehienez ere 1,00 puntu)

> 300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

< 50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(gehienez ere 1,00 puntu)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20 edo gehiago baina %50etik behera

0,50 puntu

< %20

0,00 puntu

a.2

Gaitasun finantzarioa

(gehienez ere 7,00 puntu)

a.2.1

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(gehienez ere 3,00 puntu)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < −%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(gehienez ere 4,00 puntu)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(gehienez ere 2,00 puntu)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(gehienez ere 2,00 puntu)

4 finantzabide baino gehiago, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak

2,00 puntu

2 finantzabide baino gehiago, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak:

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte inklusioaren arloan

(gehienez ere 8 puntu)

a.3.1

Azkeneko 4 urteotan gizarte-inklusioaren arloan egindako jarduera-proiektuen kopurua (0,50 puntu proiektu bakoitzeko; 0,00 puntu, proiekturik ez bada)

(gehienez ere 2,00 puntu)

a.3.2

Entitateak kontratatzen dituen pertsonak (0,50 lanaldi osoko kontratu bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(gehienez ere 2,00 puntu)

a.3.3

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(gehienez ere 2,00 puntu)

a.3.4

"Auditoretza soziala" egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(gehienez ere 1,00 puntu)

a.3.5

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(gehienez ere 1,00 puntu)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu)

b.1

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(gehienez ere 33,00 puntu)

b.1.1

Zigor-betearazpeneko ildo estrategikoekiko funtsa eta koherentzia.

(gehienez ere 5,00 puntu)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Koherentzia partziala baino ez

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2

Helburuak

(gehienez ere 5,00 puntu)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Atala ez da bete

0,00 puntu

b.1.3

Jardueren deskribapena

(gehienez ere 5,00 puntu)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4

Espero diren emaitzak

(gehienez ere 5,00 puntu)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5

Jardueren egutegia

(gehienez ere 5,00 puntu)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa

(gehienez ere 8 puntu)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen diren eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen diren, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 8ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

8,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

6,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

4,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,00 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztapen bideak eta ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(gehienez ere 6,00 puntu)

b.2.1

Adierazleak

(gehienez ere 2,00 puntu)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2

Egiaztapen iturriak

(gehienez ere 2,00 puntu)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(gehienez ere 2,00 puntu)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(gehienez ere 12,00 puntu)

b.3.1

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(gehienez ere 3,00 puntu)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2

Boluntarioak izatea, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(gehienez ere 2,00 puntu)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3

Baliabide teknikoen egokitasuna (materialak, lokalak)

(gehienez ere 2,00 puntu)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(gehienez ere 3,00 puntu)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(gehienez ere 2,00 puntu)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(gehienez ere 10,00 puntu)

b.4.1

Oinarrizko Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, espetxe-zerbitzuekin edo beste baliabide publiko batzuekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(gehienez ere 5,00 puntu)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(gehienez ere 5,00 puntu)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(gehienez ere 17,00 puntu)

b.5.1

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(gehienez ere 4,00 puntu)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2

Pertsonak proiektuan sar daitezen erabilitako prozedura

(gehienez ere 3,00 puntu)

Nagusiki espetxeko gizarte zerbitzuen, oinarrizko gizarte zerbitzuen, auzo unitateen edo beste baliabide publikoen bidez

3,00 puntu

Beste zerbitzu batzuen bidez gehienbat

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(gehienez ere 5,00 puntu)

Ongi. Bide egokiak eta zehatzak ditu.

5,00 puntu

Hala-holakoa. Baditu bideak, baina ez dira egokiak edo ez dira zehatzak.

3,00 puntu

Ez du halakorik

0,00 puntu

b.5.4

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste

(gehienez ere 5,00 puntu)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

< %50

0,00 puntu

b.6

Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den

(gehienez ere 4,00 puntu)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F2405713