79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

805/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Inés Alastuey Candellas andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena (64 zenbakidun lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen urriaren 6ko 2145/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2023ko urriaren 24an argitaratu zen, 2023ko 220. NAOan.

Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangaiaren alde.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Inés Alastuey Candellas andrearen izendapena egitea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Inés Alastuey Candellas andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 64 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 22an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán

Iragarkiaren kodea: F2405571