79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1384/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean zeladore lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 342E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukaturik, 2023ko irailaren 27an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3658/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta haien kontratazioa xedatu zen.

2023ko abenduaren 19an, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 406/2024 Ebazpenaren bidez, aipatu proposamenean adierazitako izangai guztiak izendatu ziren.

Leyre Pérez de Muniain Sola andrea ez da esleitutako postuaz jabetu; María del Carmen Sánchez Eleno eta Margarita Galdeano Echarri andreek uko egin diote lanpostuari, eta, azkenik, honako hauek borondatezko eszedentzia hartu dute lanpostuaz jabetzen diren unetik bertatik, administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen baitaude: Imanol Izco Berraondo jauna, Ángeles Susana Suárez Deza andrea, María Rosario Ibáñez Irigoyen andrea, Jorge Jesús Urbiola Monteiro jauna eta Mirian Metauten El Busto andrea.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, 2024ko otsailaren 19an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen bigarren izendapen proposamen osagarria, gaindituen zerrendan agertzen ziren hurrengo izangaiekin.

Proposatutako izangaien artean, María Isabel Noáin Gil andreak lanpostuari uko egin zion eta Rosa Telletxea Sagaseta andreak ez zuen dokumentazioa aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuan aritzeko:

TXIBITE LASHERAS, MITXEL

LANUZA AGUERRI, MARÍA MERCEDES

MARTÍNEZ LEÓN, JAVIER

2. Xedatzea bidezkoa dela izangai hauei lanaldi partzialeko kontratua egitea lan-araubidean:

MARTÍNEZ IRURZU, ANA BELÉN

LOZANO GARCÍA, MARÍA

PASCUAL ARDANAZ, MARGARITA

ARTEAGA URRUTIA, IZASKUN

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko apirilaren 23an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko apirilaren 23an.

5. Adieraztea Izaskun Arteaga Urrutia andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofia Ospitaleko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

IKASTETXEA

HERRIA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HIZKUNTZA

TXIBITE LASHERAS, MITXEL

65095

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LANUZA AGUERRI, MARÍA MERCEDES

70777

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

MARTÍNEZ LEÓN, JAVIER

70993

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

MARTÍNEZ IZURZU, ANA BELÉN

68443

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

LOZANO GARCÍA, MARÍA

68415

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

PASCUAL ARDANAZ, MARGARITA

68953

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ARTEAGA URRUTIA, IZASKUN

72816

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

EUSKARAZKO B1 MAILA

Iragarkiaren kodea: F2405891