79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1092/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 379E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2023ko irailaren 27an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3659/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta, orobat, xedatu zen bidezkoa zela han sartutako izangaien kontratazioa egitea. Gainera, epearen zenbaketa bertan behera utzi zen, besteak beste, Regla de la Caridad Cárdenas Hernández andrearentzat eta María Belén Martino Martínez andrearentzat.

2023ko abenduaren 19an, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 407/2024 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan adierazitako izangai guztiak izendatu ziren.

Juana María Vidal Moreno andreak uko egin dio lanpostuari, eta Francisco Javier Azanza Ros jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio lanpostuan, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zelako.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko otsailaren 19an, deialdiaren web fitxan bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, non gaindituen zerrendan haien ondo-ondotik agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.

Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Era berean, ezinbesteko kausa bukaturik eta lanpostua betetzeko gaitasunari buruzko txosten medikoa eman ondoren, bidezkoa da, halaber, Regla de la Caridad Cárdenas Hernández andrearen eta María Belén Martino Martínez andrearen izendapena onestea eta garai batean hautatutako lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko:

CARDENAS HERNANDEZ, REGLA DE LA CARIDAD

MENDIVIL SAN JOSE, SUSANA

2. Xedatzea bidezkoa dela izangai hauei lanaldi partzialeko kontratua egitea lan-araubidean:

MARTINO MARTINEZ, MARIA BELEN

VERDES TAINTA, ANDRES

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko apirilaren 23an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko apirilaren 23an.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara eta Osasun Mentaleko Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANTOKIA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

CARDENAS HERNANDEZ, REGLA DE LA CARIDAD

67166

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

MENDIVIL SAN JOSÉ, SUSANA

61419

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

MARTINO MARTINEZ, MARIA BELEN

68863

OSASUN MENTALA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

VERDES TAINTA, ANDREA

72933

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

Iragarkiaren kodea: F2404935