79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Elena Lacoma Sancho andrea, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Finantza Kontrolerako eta Auditoretzako Zerbitzuko Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 657/2024 Ebazpenaren bidez, María Elena Lacoma Sancho andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaion.

2024ko martxoaren 22an, María Elena Lacoma Sancho andrea 6741 zenbakia duen lanpostuaz jabetu zen, administrazio publikoko teknikari gisa (arlo ekonomikoa) aritzeko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Elena Lacoma Sancho andrea, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Finantza Kontrolerako eta Auditoretzako Zerbitzuko Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko martxoaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan jabetu baitzen 6741 zenbakia duen lanpostuaz, administrazio publikoko teknikari gisa (arlo ekonomikoa) aritzeko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Finantza Kontrolerako eta Auditoretzako Zerbitzuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2405275