79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14E/2024 EBAZPENA,martxoaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, María Camino Pérez Larumbe andrea, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Etxeen Bulegoko burua.

María Camino Pérez Larumbe andreak Nafarroako Gazteria Institutuko Gazteriaren Etxeen Bulegoko burutzatik kentzeko eskatu du, onartu egin baitu Ekonomia eta Ogasun Departamentutik egin dioten eskaintza Suspertze Planaren Kudeaketan Laguntzeko Bulegoko burutza bitarte baterako betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, María Camino Pérez Larumbe andrea, Gazteriaren Etxeen Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutza horretan arituko den azken eguna 2024ko martxoaren 25a izanen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José M.ª Burgaleta Encina.

Iragarkiaren kodea: F2405046