79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Martín José Azcárate Seminario jauna Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlanen eta Lan Teknikoen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Martín José Azcárate Seminario jauna Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlanen eta Lan Teknikoen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko martxoaren 25etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2404937