79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

93E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena.

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak eta udalek sustatu behar dituztela beren segurtasun-zerbitzuen plangintza operatiboa, baliabideen esleipen efizientea eta baterako aprobetxamendua, polizia-informazioko sistemen integrazioa eta antolaketa eta operazio arloetako estandarren homogeneizazioa.

Hori horrela, foru lege horren 16. artikuluak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eratzen du, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Erakunde aholku-emaile hori, Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz. Arau horrek berak haren osaera ezartzen du.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren jakinarazpena ikusirik, non Nafarroako Toki Entitateek Batzordean behar dituzten ordezkariak proposatzen diren, eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren gaur egungo egitura, hari atxikita baitago, eta bereak izanik segurtasun publikoaren arloko eskumenak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluan xedatuarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzea, honako pertsona hauek osatuko baitute:

a) Batzordeburua: Amparo López Antelo andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

b) Batzordeburuordea: Salvador Díez Zapata jauna, Barneko zuzendari nagusia.

c) Hiru batzordekide, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren ordezkari, segurtasun publikoaren arloko departamentu eskuduna denez gero, titularrak berak izendaturik:

–Iván Ortueta Izco jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua.

–Javier Ojer Alonso jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Pilar Álvarez Asiáin andrea, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Hamar batzordekide, udaltzaingoa duten toki entitateen ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta:

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Tafallako alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria.

–Alejandro Toquero Gil jauna, Tuterako alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko 1. lehendakariordea.

–María Lecumberri Bonilla andrea, Barañaingo alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko 2. lehendakariordea.

–Jon Gondán Cabrera jauna, Zizur Nagusiko alkatea.

–Endika Alonso Irisarri jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren eta Bizikidetzaren Arloko zinegotzi ordezkaria.

–Mikel Oteiza Iza jauna, Atarrabiako alkatea.

–Berta Arizkun González andrea, Burlatako alkatea.

–Iker Mariezcurrena Celaya jauna, Berriozarko alkatea.

–Marta Diez Napal andrea, Antsoaingo alkatea.

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Azkoiengo alkatea.

e) Idazkaria, hitza duela baina botorik ez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko funtzionario gisa –hari atxikita baitago Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea–, David Carabantes Bernal jauna, Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.

2. Foru agindu hau jakinaraztea bertan aipatu batzordekideei eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2404938