79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

38/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, María Camino Pérez Larumbe andrea Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiko Suspertze Planaren Kudeaketan Laguntzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Espedientean jasotzen dira Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren adostasuna eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Camino Pérez Larumbe andrea Suspertze Planaren Kudeaketan Laguntzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko martxoaren 26tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2405047