79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, María Ángeles Montes Ros andrea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Erosketa Publiko Berritzailearen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Ángeles Montes Ros andrea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Erosketa Publiko Berritzailearen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2024ko martxoaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko lehen eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 27an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2405255