79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu, Ainhoa Pagola Oteiza andrea, Osasun arloko Zuzendaritza eta Kudeaketarako Informazio Sistemen Ataleko burua, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuaren barnean.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Ainhoa Pagola Oteiza andrea, Osasun arloko Zuzendaritza eta Kudeaketarako Informazio Sistemen Ataleko burua, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuaren barnean. Kargu-uzteak 2024ko apirilaren 2an izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, baita Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 25ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2404967