79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu, Inmaculada del Castillo Artázcoz andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Inmaculada del Castillo Artázcoz andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko martxoaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, egun horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 18an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2405251