79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

63E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu, María Ángeles Montes Ros andrea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Erosketa Publiko Berritzailearen Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, María Ángeles Montes Ros andrea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Erosketa Publiko Berritzailearen Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko martxoaren 21ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 18an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2405257