79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu, Maite Irigoyen García andrea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Sustapenaren eta Behatokien Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Maite Irigoyen García andrea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Sustapenaren eta Behatokien Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2024ko apirilaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketarako, Plantillarako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusira eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2404921