78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

140/2024 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ardazko Kontzejua (Itzagaondoa) azkentzeko espedienteari ofizioz hasiera ematen baitzaio, ukitutako kontzejuari eta udalari entzunaldia eman ondoren, eta jendaurrean jartzen baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1 artikuluak ezartzen du zein kasutan azkenduko diren kontzeju-entitateak, eta, zehazki, c) letran xedatzen du "kontzejuetarako bi hauteskunde prozesutan jarraian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denean, horren zenbaketarako hauteskunde partzialak egin izana kontuan hartu gabe".

Alde horretatik, artikulu horren 2. apartatuaren arabera, ukitutako kontzejuari eta udalari entzunaldia eman ondoren eta Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena eginda, Nafarroako Gobernuari dagokio kontzejuak azkentzeaz ebaztea foru dekretu bidez; Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da foru dekretu hori, eta Estatuko Administrazio Orokorrera igorri, toki erakundeen erregistroan inskriba dadin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. eta 83. artikuluek arautzen dute, batetik, prozedura batean interesdun direnei entzunaldia emateko tramitea, eta, bestetik, espediente bat jendaurrean jartzeko epearen iraupena, haren izaeragatik beharrezkoa bada eta hura ebazteko organo eskudunak hala erabaki badu.

Beraz, ikusita irailaren 23ko 235/2019 Foru Dekretuaren bidez araututako hauteskunde-prozesuak (foru dekretu horrek hauteskunde partzialetarako deialdia egin zuen martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan) eta irailaren 27ko 204/2023 Foru Dekretuaren bidez araututakoak (foru dekretu horrek hauteskunde partzialetarako deialdia egin zuen martxoaren 29ko 34/2023 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan), Ardazko Kontzejua (Itzagaondoa) azkentzeko espedienteari ofizioz hasiera eman behar zaio, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1c) artikuluan ezarritako azkentze-kasua gertatzen baita.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15 eko 249/2023 Foru Dekretuaren 8 c) artikuluak aitortzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ardazko Kontzejua (Itzagaondoa) azkentzeko espedienteari ofizioz hasiera ematea, kontzejuetarako bi hauteskunde prozesutan jarraian hautagai-zerrendarik ez delako aurkeztu.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Itzagaondoko Udalari eta Ardazko Kontzejuari entzunaldia ematea, kontzejua azkentzeari buruzko alegazioak egin ahal izan ditzaten, hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Itzagaondoko Udalari eta Ardazko Kontzejuari jakinaraztea, eta dagokien iragarki-taulan argitaratzeko eskatzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 14an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2404756