78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Telematikoki izena ematea, Paquita Ansa Haur Eskolaren onarpen eta matrikulatzeko prozesuan

Zizur Nagusiko alkateak 459/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko martxoaren 27an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".

Kontuan hartuta kasu hau aplikagarria dela Zizur Nagusiko Paquita Ansa Haur Eskolaren onarpen eta matrikulazio prozesuan izena emateko tramitean, eta hartzaile den kolektiboak gaitasun tekniko nahikoa duela baliabide elektronikoak izan eta erabiltzeko, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Elektronikoki aurkeztu beharko direla eskabideak Paquita Ansa Haur Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prozesuan. Horretarako, dagokion tramitea baliatu beharko da egoitza elektronikoan https://sedeelectronica.zizurmayor.es.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan.

Zizur Nagusian, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2405392