78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 73. lurzatian. Hasierako onespena

2024ko apirilaren 3ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketako plan berezi bat. Hain zuzen, planaren xedea da Ukarko 1. poligonoko 73. lurzatiaren lerrokadurak zuzentzea, hirigunera sartzeko NA-6120 errepidearen zuzeneko sarrera konpontzeko edo, gutxienez, arintzeko.

Espedientea ikusgai dago Idazkaritzan eta Udalaren egoitza elektronikoan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan epe horretan.

Ukarren, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.

Iragarkiaren kodea: L2405455